Ikastolan anai-arrebak dituzten 2018. eta 2008. urteetan jaiotako haurrentzat (datorren ikasturteko 2 urteko gela eta DBH 1. mailakoentzat, alegia) izena emateko epea irekita dago.
Epe bakarra izango da, irailaren 20tik urriaren 1era.
Matrikula egiteko ekarri behar den dokumentazioa ondorengoa da:
- Familia liburuaren fotokopia (osoa)
- Gurasoen nortasun agirien fotokopia
- Txertoen liburuaren fotokopia
- Osakidetzako Osasun Txartel indibidualaren fotokopia
- Ikastolako sarrerako inprimaki betea
- Argazki digitala e-mailez (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.) maiatzean
Edozein zalantza izanez gero, deitu idazkaritzara goizeko 08:00etatik 12:30era bitartean.
Idazkaritza Taldea