Astelehen berezia

Astelehen berezia

Zuen seme-alabekin aurrera eramateko erronkaz eta ilusioz betetako astelehenari hasiera eman diogu. Duela ia bi hilabete abiatutako iraupen-lasterketak egunero zerbait berri ikastera garamatza, nahi genukeen bezala barneratu ahal izanik gabe ikasi ere irteeran presaka eta azkarregi ibili behar izan baitugu.

Orain korrikalariak aurrera doazenean, erritmoa mantentzeko eta ohiturak finkatzeko unea da, helmugara erritmo onean eta, batez ere, osasunez ongi iriste aldera. Sistematikoki ikasteko unea ere bada, eguneroko beharrei egokituz.

Agintariek jakinarazten ari diren osasun-datuak ez dira onak. Hori dela-eta, tentsioa eta familion ardura mantentzeko eskatzen dizuet, zuen eskuetan dauden guztietan. Gure ikasleen bakarkako zein taldeko segurtasuna zaintzeko arauak eta baloreak lantzen jarraitzeko gonbita luzatzen dizuet.

Ez gaitezen erlaxatu. Ez dezagun onartu gure seme-alabak arduragabetzea, arreta handia behar duen une erabakigarrira heltzen ari garela baitirudi.

Ikasketa-prozesu orok jarraikortasuna, ahalegina eta diziplina behar dituenez, aurreko komunikazioetan jakinarazi dizkizuegun arau guztiak zorrotz betetzea nahitaezkoa da.

Astelehen berezia ere bada, bularreko minbiziaren aurkako borrokaren nazioarteko eguna ospatzen dugulako. Beste iraupen-lasterketa horretan ere ari zareten emakume guztiontzat musu eta besarkada handia.

Aitor Uriondo Usandizaga
 Axular Lizeoko zuzendaria