Cambridgeko Unibertsitatearekin sinatutako akordioaren ondorioz, Axular Lizeoa "Cambridge School" bihurtu da. Horrek esan nahi du Cambridgeko ingeleseko azterketak ikastolan egin ahal izango direla eta izena emateko garaian abantaila ekonomikoak egongo direla Axularreko familientzat.
Hori dena azaltzeko bilera informatiboa egongo da ikastolako Areto Nagusian datorren asteartean, otsailaren 6an, arratsaldeko 15:30ean.