Aurten berriro DBH eta Batxilergoko ikasleek India eta Mozanbikeko 12 haur aitordetu dituzte Haurralde Fundazioaren eskutik.
Ekintza hau duela 17 urte hasi zen ikasle talde baten iniziatibari esker. Harez geroztik, urtero-urtero Bigarren Hezkuntzako taldeek ume bana aitordetzen dute. Aurten 2019,10€ bildu dira. Horiekin 12 umeen eskolaketa-, jantzi- eta janari-gastuei aurre egingo zaie ikasturtean zehar. Haurraldek, bere aldetik, umeen argazkiak, gutunak eta informazio akademikoa helarazten, ikastolako hainbat ekintza pedagogikotan parte hartu eta gure ikasleak gonbidatzen ditu beraiek antolatutako hainbat tailer, hitzaldi eta lehiaketatara.
- Proiektu honetaz gehiago jakiteko hemen klikatu.
- Ume bat aitordetu edo Haurralde Fundazioa hobeto ezagutu nahi baduzu, sakatu esteka honetan.