Dravet Nazioarteko Eguna

argazkia dravet sindromearen nazioarteko eguna

Ekainaren 23a Dravet Sindromearen Nazioarteko eguna da. Nazioarteko hainbat erakunde elkartu dira Dravet sindromea ezagutarazi, gizartean kontzientzia eratu, eta ikerketan aurrera egiteko finantziazio lortzeko, gaixo eta beren familien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Dravet sindromea oraingoz sendatu ezin den epilepsia mota da. Bizitzaren lehen urtean agertu ohi da. Kontrolik gabeko krisialdi epileptikoak, atzerapen kognitiboa, mugikortasun-arazoak eta lengoaian atzerapena sortu ohi du.

Egin bat Dravet Sindromearen aurkako borrokan! Jantzi zerbait more ekainaren 23an eta, horrela, egin bat Dravet Sindromearen Nazioarteko Egunarekin!

Klikatu hemen nformazio gehiagorako edo hemen bideo bat ikusteko.