Elastiko hau gogoratzen al duzu?

Elastikoaren irudia

Elastiko honek oroitzapen kuttunak gogora ekartzen badizkizu, 2019. urte honetan elkarrekin ospatzekoak dauzkagu. Gosegarri gisa, emaiozu begiratua 50 urteurrenaren blogari

Bertan, besteak beste, oroitzapenezko liburua eta abestia edo Axular Lizeoaren hastapenari buruz Claudio Artesanok idatzitakoa aurkituko dituzu.

A! Oroitzapen kuttunez gain, elastikoa ere nahi baduzu, otsailaren 10era arte gure denda birtualean eska dezakezu.