Ausolan Fundazioak eta Ausolanek elikadurari buruzko Elikabizia erakusketa ikastolan aurkezten du. Helburua 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean elikadura osasungarria, iraunkorra eta solidarioa sustatzea da, erantzukizuna eta konpromiso pertsonala baliatuz, bai etxean, bai eskolako jantokian.
Erakusketa maiatzaren 11ra arte Euskal Herriko hainbat ikastetxetatik bidaiatuko da. Erakusketarekin batera prestakuntza-tailerrak egingo dira, eta ohitura osasungarriak sustatzen laguntzeko funtsezko elementuak biltzen dituzten gidak ere izango dira.
Aurkezten diren mezu nagusien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: “Elikagai osasungarriko, askotarikoko eta kopuru egokiko elikadura sustatzea, azukre kontsumoa murriztea, etiketak irakurtzen ikastea aukera osasungarria egin ahal izateko, janaria alferrik botatzea saihestea…”, nabarmendu du Ausolan Fundazioko lantaldeak.
Erakusketak eskola komunitate osoarentzako hezkuntza baliabide bihurtu nahi du, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat, eta baita familientzat ere. Izan ere, ikasleen eta hezkuntza komunitate osoaren partaidetza eta inplikazioa dira bizi ohitura osasungarriak eta iraunkorrak lortzeko prozesuan emaitza ezin hobeak izateko motor nagusiak. “Ondarea ez da etorkizuneko belaunaldientzat mundu hobea uztea, baizik eta jokabide erantzunkideetan heztea, mundua hobetu dadin”, adierazi dute Ausolaneko Euskal Herriko hezkuntza proiektuaren arduradunek.
Erakusketan elikadura hiru ikuspuntutatik aztertzen da: osasuna, ingurumena eta justizia soziala. Edukiak NBEk onartutako Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotuko dira, gosearen aurkako borrokan, norberaren osasuna zaintzean, ingurumena babestean eta kontsumo arduratsuan guztion ekarpena sustatzeko, besteak beste.
Ekimena Ausolan Fundazioaren Gozatu osasuna proiektuaren barruan dago. Proiektuaren helburua da familietan ohitura eta bizi ingurune osasungarrietan oinarritutako hezkuntza sustatzea.