Elikagaien jasotze kanpaina arrakastatsua

Lortu dugu. Zuen eta zuen seme-alaben laguntza eta inplikazioarekin elikagai-bilketa kanpainak arrakasta osoa izan du. Guztira 1.958 kg jaso dira. Horietatik 460 kg inguru arroza dira, 370 kg dilista, 310 kg pasta, 290 kg babarrun eta txitxiroak, 270 kg kontserba, 155 litro olio eta 85 kg azukre (gatza eta hirina apur bat barne).

Berriro ere ESKERRIK ASKO gure eta Gipuzkoako Elikagai Bankuaren izenean.

Esteka honetan argazki-albuma ikus dezakezu eta beste honetan, bideo bat.

DBH 4. mailako ikasleak