Errigora ekimenaren azken egunak

Irudia Errigora Ekimena

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa du, bertako produktuak Euskal Herriko plazan jarriz.Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.

Horretara dator 'NAFARROAKO ERRIBERAKO UZTA EUSKARARI PUZKA' kanpaina. Errigora, Ikastolen Elkartea, AEK, Sortzen eta Zazpiak Bat-, Nafarroako Erriberako nekazaritza produktuen ekoizleak elkarlanaren emaitza da 50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu;aurten produktu gehiago eta kalitate bikainekoak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan bolondresari esker.

Ikastolen kasuan, ikastolen bitartez saldutako otarren irabazi guztiak Hegoa proiektura bideratzen dira. (Biana, Lodosa eta Tutera ikastolen aldeko proiektua)  Ikastolan duzu eskaria egiteko aukera azaroaren 12ra arte eta gero bertan jasoko duzu saskia.

Azken egunak dira. Anima zaitez!

Esteka honetan ekimenari buruzko bideoa ikus dezakezu.