Errigora kanpaina

Errigora kanpaina

8 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta. Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili.

Hiru aukera daude:

  • SASKI BELTZA- Betikoa- 55€: Orburuak, pikillo mermelada, pikillo piperrak. zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba-olio birjina estra, kardua, mahats-zukua, botila ardoa, piper-mamia + Korrikaren katilua.
  • SASKI BERDEA- Ekologikoa- 65€: Txitxirioak, ardo-ozpina, oliba-olio birjina estra, barazki-menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare-zukua + Seaskako egutegia.
  • SASKI ZURIA- Berezia- 75€: Orburuak, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, botila kriantza, txokolatezko zigarretak, patxaran-pastak, patxarana, oliba-olio birjina estra, ardozu zuri apartsua, arbendol-polboroiak + D ereduaren hazia.

Eskaera errigora.eus webgunean egin daiteke azaroaren 11ra arte.

Anima zaitez, merezi du-eta!