Eskerrik asko!

Argazkian ikasleak elikagai-bankuan

Lortu dugu. Familia, ikasle eta irakasleen laguntza eta inplikazioarekin elikagai-bilketa kanpainak arrakasta osoa izan du.

Guztira 1535 kg jaso dira. Horietatik 281 kg arroza dira, 231 kg lekadunak eta 191 kg pasta. Eskatzen genuen bezala, helburua nagusia kontserbak eta olioa lortzea zen. Atal horietan jasotakoa hurrengoa izan da: 507 kg kontserba eta 177 kg olio. Bideo honetan ikusten denez, arrakasta izugarria.

Berriro ere ESKERRIK ASKO gure eta Gipuzkoako Elikagai Bankuaren izenean.

DBH 4ko ikasleak