Eskertzaren indarra

Eskerrak emateko oharra

“Esker ona”, “pertsonak”, “maitasuna”, “kezka”, “atseginak”, “gertutasuna”... Hitz horiek nire mahaigainean aurkitu dudan ikastolako familia batek bidalitako idatzi honetatik atera ditut.

Eskerrak emateak pertsonei zuzendutako guztiari zentzua ematen dio eta zentzu oraindik ere sakonagoa hartzen du, superboterez mozorrotzera iritsi arte, begirada pertsonarengan jarri behar duen hezkuntza-ingurune batez ari bagara.

Idatzia zuzendu zaion autobus-zerbitzu horri normalean ez diogu erreparatzen, baldin eta hiriko lan, eguraldi txar edo beste edozein eragozpenengatik ohiko arintasunaz ez badabil.

Une horietan kexa, gaitzespen eta protesta nagusi izaten dira. Gizalegea da, arrunta eta ulergarria, gauzak espero genuen moduan gertatzen ez diren eguneroko egoeretan; alabaina, errealitate gordinak erakusten digu gertaera-erreakzio bikote horrek, gure frustrazio eta ezinegonari irtenbidea emateaz gain, ezer gutxirako balio izaten duela.

Eskerrak ematea, eskerrak oparitzea esango nuke, emozio-lasaigarri handiena delakoan nago. Ondo zaindu beharko genuke eskertzeko ohitura kuttuna. Egin dezagun erakargarriago eta goza dezagun. Horrela, gure ingurunean giro ona, alaitasuna eta osasun emozionala hedatuko ditugu.

Elkarbizitza-gune atsegin, gizatiar eta eskertuak sortzea bokazioa da, baita beharra ere.

Hori guztia dela-eta, gure seme-alabek elikatzeko BITAMINADUN BALOREAK lortzeko bidean elkarrekin gaudela sentitzea bereziki atsegin dut.

ESKERRIK ASKO Axular Lizeoko PERTSONAK balioesteko eskerrak ematen dituzuen guztioi.


Aitor Uriondo - Axular Lizeoko Zuzendaria

#AxularStyle