Ikasturte bukaeraz familiei komunikazioa

Ikasturte bukaeraz familiei komunikazioa

Guraso agurgarriok:

Ikasturtearen bukaerari buruzko maiatzaren 2ko albistean azaldutako zehazteko, datozen asteei begira informazio osagarri garrantzitsua helarazi nahi dizuegu. Komunikabideek 2019-2020 kurtso-amaieraz emandako informazio nahasgarria izan da eta, argitu beharrean, zalantza gehiago sortu du. Axular Lizeoaren zuzendaritzatik ikasle nahiz familien beharrei erantzuteko diseinatu dugun egitasmoarekin jarraitzen dugula jakinarazi nahi dizuegu.

Osasuna eta segurtasun juridikoa lehenesten ditugunez, maiatzaren 25etik aurrera gure egitasmoaren azken fasea egikarituko dugu, ikasturtea segurtasunez amaitzearren. Horretarako, DBH 4. mailatik beherako ikasle guztiek lanean telematikoki jarraituko dute, adinaren arabera proposatutako jarduera nahiz metodologiekin.

DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek, berriz, kurtsoa amaitzeko saio presentzial batzuk izango dituzte, baina USE (Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa) prestatzeko saioak eta ikastolan fisikoki egotea nahitaezkotzat jotzen ditugun ebaluazio-probak izango dira soilik.

Hona hemen egutegia:

DBH 4

  • Maiatzaren 25eko astean, bigarren ebaluazioko berreskurapenak.
  • Ekainaren 22ko astean, ez ohiko azterketak.

Batxilergoa

  • Maiatzaren 25ean, berreskurapen-azterketak.
  • Ekainaren 11, 12, 15 eta 16an ohiko azterketak
  • Ekainaren 22ko astean, USE prestazeko eskolak.

Osasuna ahalik eta hoberen bermatzeko, ikastolak COVID19rako bere segurtasun-planean hainbat neurri jadanik hartu ditu. Datorren astean, ikasleei ikastolara etortzeko segurtasun-protokoloaz informazioa helaraziko diegu.

30. PROMOZIOAREN AGUR-EKITALDIA IRAILEAN IZANGO DA
30. promozioaren agurra aurreikusitako datan egin ezingo denez, ekitaldia irailaren 5era atzeratzea erabaki dugu, orduan behar den bezala ospatu ahal izango dugulakoan.

IKASTOLAREN EGUNA BERTAN BEHERA
Zoritxarrez, AxularKide guztion egutegian markatutako egun garrantzitsu hau galdu beharko dugu. 2021. urtera arte itxoin beharko dugu, elkarrekin ospatu eta bazkaltzeko. Egingo dugunean, oraindik ere gogo eta indar handiagoz kantatu eta dantzatuko dugu.

2019-2020 KIROL-DENBORALDIA AMAITUTZAT JOTZEN DA
Aste honetan eskola-kiroleko liga eta jarduera guztiak ofizialki bertan behera geratu direla jakinarazi zaigu. Egoeraren garapena ikusi beharko dugu gure ikasleak noiz eta nola hasiko diren disfrutatzen Axular Lizeoaren hezkuntza-proiektuaren zutabe garrantzitsuetako bat den kirolaz.

2020-2021 ESKOLAZ KANPOKOETAN IZEN-EMATEA
Aipatu ditugun beste jardueren kasuan bezala, eskolaz kanpoko ekintzak planifikatzea egoera berezi honetan ezinezkoa da.
Hori dela-eta, eskolaz kanpokoen izena emateko prozesua iraileko lehen astera atzeratu dugu.
Eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen dituzten erakunde laguntzaile guztiei informazioa helarazi diegu, planifikazioa bermatu ahal izango dugunean, prozesua martxan jarri eta familioi eskaintza lehenbailehen bidali ahal izateko.
Axular Lizeoaren erakunde laguntzaileek bizi duten egoeraz kontziente gara. Horregatik, hemendik gure esker ona, besarkada eta animoa eman nahi diegu.

KILOMETROAK
Gipuzkoako ikastolen jaiak ere COVID19ren erasoa jaso du.
Villabona-Amasako Zubimusu ikastolak, aurtengo antolatzaileak, “Tanta” txartel solidarioa erostera gonbidatzen gaitu, baita Kilometroak 2020ko online dendako produktuak ezagutzera ere.

Besterik ez, gogora ezazue ikastolan nahiz telefonoz egunero 8:30etik 14:00etara zuen zerbitzura gaudela. TalentuaOpari kanalean parte hartzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu. Gure hezkuntza-komunitatearentzat probetxugarriak izan daitezkeen bideo guztiak pozik jasoko ditugu.

Asteburu on!