Familientzako laguntza etxeko lanekin

Familientzako laguntza etxeko lanekin

Pasa den astean, Axular Lizeoko ikasle ohiei deialdia zabaldu genien beharra duten familien ikasleei etxeko lanekin laguntzeko beren burua eskain zezaten, bizi dugun salbuespen-egoera ikusita. Deialdia irekita dago eta jadanik 25 boluntarioren doako eskaintza daukagu. Mila esker guztioi. Gure ikasle ohiez harro gaude!

Oraingo helburua familiok lehenbailehen laguntza hori aprobetxatu ahal izatea da. Horregatik, zure seme-alabarentzako laguntza behar baduzu, bete inprimaki hau, mesedez

Etapetako koordinatzaileek familien eta boluntarioen profilak aztertu eta harremanetan jarriko dituzte. Ahal den bezain azkar egingo dute.

Eskaera eta eskaintzaren arteko desoreka balego, lehentasuna guraso erdaldunek izango lukete, baita lan-kontuengatik etxean konfinamenduan ez daudenak ere.

Etapa edo gai batzuetan beharra ez bada asetzen, ez dugu baztertzen deialdi zehatzagoa egitea.

Axularreko ikasle ohien ahalegin hau beharra duten familientzat oso probetxugarria izango delakoan gaude.

 

Zuzendaritza Taldea