Fortuna Kirol Elkartearekin hitzarmena

Fortuna Kirol Elkartearen ikastaro-eskaintza

Axular Lizeoak Fortuna Kirol Elkartearekin kirol-eskaintzaren inguruko hitzarmena sinatu berri du.

Albiste pozgarria da, ikastolako heziketa-proiektuan azaltzen denez, oso argi baitugu kirolak haur eta gazteen jolas-giroko garapen psikomotriza, ongizate eta osasunari laguntzen diela. Halaber, ahalegin eta taldeko lanaren balorea erakutsi, sentsibilitatea eta ondo egindakoekiko gustua garatu, tentsio-lasaigarriak izan eta aisialdi osasungarri eta aberasgarriko aukerak ematen ditu.

Hona hemen Fortunak ikasturte honetan eskaintzen dituen kirol ekintzak

Anima zaitezte!