Aste honetan Reimagine Education Lab hezkuntza-aholkularitzako lankideak izan ditugu. Ikastola murgilduta dagoen #Geroa2030 eraldaketa pedagogikoaren barruan, eman diren aldaketak sakontasunez behatu, aztertu eta elikatzen lagundu digute. Horretarako gurekin izan ditugu bi egunez, gure geletan behaketak egiten, gure ikasleekin taldeko bilerak bideratzen eta irakasleekin talde lanetan. Familien ahotsa ere ezinbestekoa zaigu proiektua ebaluatzerako garaian, horregatik, astelehen arratsaldean ikastolara gerturatu ziren hainbat gurasorekin taldeko bilerak egin zituzten.
Oso interesgarria izan da ikasitako guztia, mila esker Reimagine eta eskerrik asko parte hartu duzuen familiei ere. Honen helburua, guztion artean proiektua eta ikastola hobetzen jarraitzea da.