Giza Eskubideen Egunean

.

Duela 71 urte Nazio Batuen Biltzar Orokorrak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala egin zuen. Gainera, pasa den azaroan Haurren Eskubideen Konbentzioaren 30 urteurrena ospatu zen. Horregatik guztiagatik, gogoratu nahi dugu hezkuntza-eskubidea gizakiari bizitza sozial erabatekoa ahalbidetzen dion oinarrizko eskubideetariko bat dela, eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala gure hezkuntza-proiektuaren zutabeetako bat dela.

Gure ikastolaren sorreraren 50 urteurrenaren azken hilabete honetan, efemeride horiek aprobetxatu nahi ditugu 1969. urtean, egoera zailean, ahalegin eta gogoberotasun handiz, Axular Lizeoa eraiki zuten lehen andereño eta familiak gogoan izateko, haien lanagatik seme-alabak beren hizkuntza eta kultura propioan hezi ahal izan baitziren. Geu bagara, beraiek izan zirelako.

Zorionak eta eskerrik asko!

 

Zuzendaritza Taldea