Ikastolaren Eguna 2023

Ikatolaren Eguna 2023

Ekainaren 3an, Ikastolaren Festa ospatuko dugu. Betiko moduan, besteak beste, jolasak, kirola, musika eta euskal dantza izango ditugu. Behin betiko egitaraua aurrerago jakinaraziko dizuegu.

Urtero legez, bazkari herrikoia izango dugu, aurten Ausolan-en eskutik. Menua ondorengoa izango da:

Helduen menua

  • Paella berezia
  • Oilasko izterra patata eta piper berdeekin
  • Txokolatezko brownie-a, bainilazko izozkiarekin eta fruitu gorrien cousil-a
  • Ogia, garagardoa (ahalkolik gabe), freskagarriak, ura
  • Kafe eta infusioak

Prezioa: 20€

Haurren menua

  • Makarroiak tomate eta gaztarekin
  • Oilasko errea txip patatekin
  • Txokolate pasteltxoa
  • Ogia, ura eta freskagarriak

Prezioa: 12€

Bazkariko txartelak idazkaritzan salgai egongo dira maiatzaren 26ra arte. Ordainketa eskudirutan egingo da zein taldetan bazkaldu nahi duzuen esanez (gelako taldea, kuadrilla...). Bazkari-egunean txartela aurkeztea ezinbestekoa da.

OHARRAK:

  • Ez da alkoholik zerbitzatuko (Apirilaren 7ko 1/2016 Legea).
  • Egun horretan elkartuko garen bazkaltiar kopurua dela eta, alergiko eta intoleranteek behar duten segurtasuna bermatzea ezinezkoa izango da. Beraz, ez ditugu menu bereziak zerbitzatuko. Pertsona hauek etxetik bere bazkaria ekartzeko aukera izango dute (txartekak erosterakoan komunikatu beharko diguzue mahaian lekua gorde ahal izateko).

BOLONDRESAK: Ikastolaren Eguna familia, ikasle eta langileek elkarrekin ospatzeko eguna da. Antolaketa eraztu eta ekitaldiaren arrakasta ziurtatzeko zuen laguntza beharko dugu. Horretarako, maiatzaren 24ean, arratsaldeko 16:30etan 2ºsolairuko plazan egingo den bileran parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Ezin baduzu bilerara etorri eta Ikastolaren Egunean zuen laguntza eskaini nahi baduzu, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi, mesedez.

Ikastolaren Eguneko zirkularra