Pasa den astean, Unoentrecienmil Fundazioak martxan jarritako Ikastolari Itzulia 2025 kanpainan parte hartu genuenaren berri eman genizuen.
Ekintza honen helburua leuzemia ikertzen jarraitzeko dirua biltzea da; izan ere, leuzemia haurtzaroan ematen den minbizirik nagusiena da.
Komunitate osoko kideen diru-ekarpenari esker 1120,47€ bildu ditugu eta dagoeneko egin dugu diruaren entrega.
Eskerrik asko denoi zuen ekarpenagatik. Haria ez dadila eten!