Inklusio kalea

Inklusio kalea

“Donostiak Inklusioaren kalea izatea nahi dugu. Lagunduko al diguzu lortzen?” Hau da Lehen Hezkuntzako gure ikasleek Donostiako Udalari egin dioten eskaera.

Urtero bezala, LHko gure ikasleek ONCEren 39. Eskola Lehiaketan parte hartu dute. Aurtengo edizioaren gai nagusia inklusioa izanik, gure ikasleek eskaera hau helarazi diote udalari, gizarte inklusiboago bat sortzearen garrantzian arreta jartzeko.

Lehenengo urratsa proposamen hori babesten duten sinadurak biltzea da. Gure ikasleei lagundu nahi badiezu eta Donostia Euskal Autonomia Erkidego osoan Inklusioaren kalea duen lehen hiria izatea lortu nahi baduzu, sinatu hemen martxoaren 31 baino lehen.

Anima zaitez!