Instalazio berrietara bisita gidatuak

2. solairuko instalazioak

Udan zehar Bigarren Hezkuntzako espazioetan egin ditugun aldaketa arkitektonikoak zuzenean ezagutzeko jarduera berezia antolatu dugu. Datorren osteguna 25ean, orduro, ikastolako familiok DBH 4. mailako ikasle batzuen gidaritzapean espazio berriak ezagutu eta bertan aurrera eraman nahi dugun funtzionamenduari buruzko xehetasunak jasoko dituzuela. Bisita bakoitzak 20 minutu iraungo ditu.

Deialdi-orduak hurrengoak izango dira: 9:00 / 10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00 / 14:00 / 15:00 / 16:00 / 17:00

Parte hartzeko: Hurbil zaitezte ikastolara ordu horietan. Idazkaritzan ikasle talde batek harrera egingo dizue. Ez da behar izena aurrez ematea.

Puntualtasuna: Ezinbestekoa da. Taldearen bisita hasitakoan, ezin izango da taldera gehitu. Hurrengo ordura itxoin beharko da

Nork hartu dezake parte: Axular Lizeoarekin harremana duen edonork. Gurasoek, anai-arrebek, aiton-amonek, ikasle ohiek...

Helburuak: Jarduera honek bi helburu nagusi ditu: Gure komunitateko kideek espazio berriak ezagutu ditzatela, eta gure ikasleek komunikazio eta hizkuntza konpetentzia jorratzea. Beraz, bertaratuko zaretenon laguntza eta jarrera egokia eskatzen da.

Hizkuntza: Azalpenak euskaraz egingo dira. Galderaren bat erdaraz egingo balitz, ikasleek erdaraz ere erantzungo lukete.

Jarduera zuen gustukoa izango delakoan. Jaso ezazue gure agurrik beroena.

Zuzendaritza Taldea