Udazken honetan ere Irakurketa Erraza Kluba Euskaraz abian jarriko dugu Koldo Mitxelenan. Sei astez bilduko da taldea Irakurketa Errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.
Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte izango dira gidariak, eta modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean Fernando Morilloren “Santiago Bidearen Misterioa” euskarazko eleberria irakurriko da.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik EZ duen jendeari zuzendua dago kluba, Irakurketa Erraza formatuko liburua baita eleberria. Euskaraz irakurtzearen (eta ulertu eta gozatzearen) lilura suspertzea da helburua.
DATAK: Urriaren 5etik azaroaren 9ra – asteazkenero
ORDUA: 19etatik 20etara
TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegian
Izen-emate epea: Irailaren 19tik 30a arte izango da.