Irakurketa Errazeko taldeak Koldo Mitxelenan

Irakurketa Errazeko taldeak Koldo Mitxelenan

2022ko udazkenean zehar, Irakurketa Errazeko euskarazko jarduera abian jarriko da Koldo Mitxelena liburutegian. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago jarduera hau. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Maria Peralta Vidaurreta idazlearen Debekatutako koloreak liburua elkarrekin irakurtzeko bi talde sortuko dira:

  • Urriaren 13tik abenduaren 1era, ostegunero, goizeko 10:00etatik 11:00etara.
    Talde honetan parte hartzeko, eman izena urriaren 13a baino lehen hemen.
  • Urriaren 19tik abenduaren 7ra, asteazkenero, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
    Talde honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena urriaren 19a baino lehen hemen.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora edo deitu 943 11 27 60 telefono zenbakira.