Jostailuak Gurutze Gorriarentzat

Jostailuak Gurutze Gorriarentzat

Gurutze Gorriak zabaldutako erronkari gogoz eutsi diogu Axular Lizeoan eta gaur goizean 137 oparien entrega egin dugu. Carlos eta Naiak, Gurutze Gorriko ordezkari boluntarioek, gure ekarpena poz handiz hartu dute eta erositako opari guztien balorea azpimarratu dute.

Eskerrik asko prozesuan parte hartu duzuen ikasle, irakasle, senide eta ikastolako langile guztioi.

Haria ez dadila eten!