Lagun solidarioak

Irudian txapelketaren kartela

Afrikan dagoen pobrezia dela eta, Uganda, Kenia eta Etiopian egoera larrian bizi diren familiei laguntzen dien “AMIGOS SOLIDARIOS” GKEarekin bat egin duen Komunikazio graduko ikasle-talde batek gure ikasleentzako ekitaldi bat antolatu du.

Herrialde horietan desnutrizioarekin bukatzeko asmoa duen proiektu honekin kolaboratzeko aukera izango duzu eta guztion artean pobrezian dauden herrialdeen egoera aldatu.

Hori dela eta, txapelketa solidarioa hurrengo maiatzaren 5ean, Axular Lizeoko frontoian, arratsaldeko 15:00 - 17:00 bitartean izango da. Alde batetik, espazio faltarengatik, jokoetan LH 4 , 5 eta 6ko ikasleek soilik parte hartuko dute, baina LH 1, 2 eta 3ko ikasleak ez dira at geratuko eta beraien partehartzea txapelketaren berotasun eta animazioan oinarrituko da.

Txapelketarekin batera, proiektu honen kolaboratzaile diren Real Sociedad eta GBCko produktu ofizialen zozketa izango da. Horretarako, bihotzez eskertuko genuke ume bakoitzak euro bateko aportazioa egiten badu hurrengo maiatzaren 3an, bere tutoreari dirua emanez. Horrekin, Afrikako egoera aldatzeko aurrerapauso bat emango dugu, desnutrizioaren amaitzeko proiektuan beharrezkoa dugun diru laguntza lortuz. Aldi berean, ume edo gurasoren batek diru kantitate gehiago jarri nahi badu, idazkaritzan maiatzaren 5era egongo den itsulapikoan aukera izango du.

Proiektuaren emaitza edukitzean eta zuek horren zati zaretenez, diru guztiaren kontaketa eta txapelketaren argazki eta bideoak, besteak beste, zuen esku edukiko dituzue webgune honetan

Eskerrik asko!