Ongi etorri ikasturte berrira, Axularkide!

Infografia

Oraingoan ere ilusioz ekiten diogu ikasturte berri honi. Beti egin izan dugun bezala, erronka eta proiektu berriei erantzuteko prest gaude.

PERTSONA osasuntsu, orekatu eta baloreduna hezi nahian, horrek dituen beharrei erantzuteko egingo dugu lan. Familia eta ikastola eskutik helduta, norabide berbera jarraitzea dugu behar eta helburua, komunikazioa jorratuz, zalantza eta kezkak partekatuz.

Beti egin dugun bezala, ikasle, langile eta familiek dituzten beharrak asetu nahian, ikastolako zuzendaritzatik PERTSONA erdigunean jartzen jarraituko dugu. Horretarako, denon erantzukizuna da BALORE eta JARRERA OSASUNTSUAK bultzatzen dituen ekosistema elikatzen jarraitzea. Irakasle-klaustroak egindako lanaren ondorioz, iazko ikasturtean Axularren nahi ditugun profesionalen bereizgarriak adierazten dituen goiko infografia sortu genuen.

Axular Lizeoa Hezkuntza Kooperatiba osatzen dugun familia, profesional eta kanpoko eragileek gure ume eta gazteengan dugun eragina zuzena izanda, zuekin partekatu eta “irakurketa bisuala” egitera gonbidatzen zaituztegu.

Jarrai dezagun denon artean gure “loretxoak” balorez, goxotasunez, ezagutzaz eta jakintzaz ureztatzen. Erronka zoragarria dugu aurrean.

ONGI ETORRIA IKASTURTE BERRIRA, AXULARKIDE!

Aitor Uriondo Usandizaga
Axular Lizeoko Zuzendaria