"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Donostiako udaleko euskara zerbitzuak antolatzen dituen eta euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku irekiak uztailean egingo dira, 1etik 30era.

Covid19k sortutako alarma egoera dela eta, aurtengo udalekuak bereziak izango dira. Unean uneko egoerara egokituko dira, eta uneko egoerak eskatzen dituen osasun neurriak beteko dira.

Izena ekainaren 3tik 8ra arte eman daiteke.

Webgune honetan informazio osoa dago eta izena eman daiteke.