Orientazio Azokaren egitaraua

Irudian kartela

Aurreko albiste batean iragartzen genuenez, maiatzaren 20an, larunbata, orientazio-azoka izango dugu ikastolan.

Hona hemen egitaraua:

  • 10:00 - Agurra, aurkezpena eta profesionalen hitzaldiak I: Garazi Urkiola (itzultzailea), Kristina Ferrer (abokatua), Lander Iruin (ikusentzunezko komunikazioa) eta Joaquín Zubiria (banketxeko zuzendaria)
  • 11:00 - Hainbat unibertsitateren aurkezpena.
  • 12:00 - Profesionalen hitzaldiak II: Gorka Sánchez (ingeniaria), Naiara Navarro (fisioterapeuta), Mikel Eguren (Lanbide Heziketa), Eneko Pérez (Talentu bilatzailea) eta Jon Ergüin (kirolari olinpikoa eta ingeniaria)
  • 13:00 – Ekitaldiaren itxiera

Hitzaldiak Areto Nagusian izango dira. Goiz osoan zehar gimnasio handian hainbat stand egongo dira graduei buruzko informazioa emateko.