Overclock Orona Ideoko lehen PBL edizioan

Argazkian ekitaldiko une bat

Martxoaren 3an Overclock Axular Taldea Hernaniko Orona Ideon izan zen. Bertan, Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen PBL lehenengo edizioa ospatu zen. Ikasleek kurtsoan zehar egindako hainbat proiektu aurkeztu zituzten, eta Overclockek ere bere proiektu zientifiko, tekniko eta talde-lana aurkeztu zituen Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasleei.

Horien artean Josu Galarza, Iñigo Marquet eta Mondragon Unibertsitateko errektorea zeuden. Interes handia erakutsi zuten ikusleek, eta Overclocken lana bukatu ostean, bertako ikasleek egindako lanak erakutsi ziren.

Gure ikasleek ekitaldia Gironan izango den First Lego Leagueko Espainiako finalari begira, entrenamendu modura hartu zuten.

Mila esker antolatzaileei, emandako aukeragatik.

Gehiago jakin nahi baduzu, bisita ezazu Overclock Axular Taldearen bloga