Overclock Tenerifen

Argazkian Overclock Taldea Tenerifen Turkiako talde batekin

Overclock Axular Taldea Tenerifen dago First Lego League Open European Championship txapelketan parte hartzeko. Euskadiko lehen postu eta Espainiako bigarren postu absolutuak lortu ondoren, Overclock Axular Taldeak sailkapen zuzena lortu zuen.

Oraingoan mundu osoko 40 herritako 116 talderekin beren proiektu zientifikoa, teknikoa, taldeko baloreak eta robotaren lana lehiatu beharko dute.

Hau da Overclocken laugarren aldia nazioarteko txapelketetan, Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek gidatzen duten ikasle-talde hau 2009. urtean sortu zenetik Turkian, Holandan eta Italian izan baita.

Zorte on Overclock taldeko ikasle eta entrenatzaileei!

Overclock Axular Taldeko bloga hemen bisita dezakezu.

FLL Open European Championship-en webgunea ikusteko klikatu hemen