Pantaila: ondo erabili beharreko tresna

Pantaila: ondo erabili beharreko tresna

Guraso agurgarriok:

Bizitzen ari garen egoera honetan pantailek eta, oro har, teknologia berriek hartu duten presentzia eta garrantzia izugarri areagotu da.

Tresna ikaragarri onak izanik, ondo erabiltzen ez badira, arriskutsuak ere izan daitezkeela argi izan behar dugu. Arduraz jokatu behar dugu guztiok, haur, gazte zein guraso garen neurrian.

Hona hemen Axular Lizeoko Elkarbizitza Taldetik luzatzen dizkizuegun aholku batzuk:

  • Eskaini arreta berezia zuen seme-alabek erabiltzen dituzten aplikazioei.
  • Egon adi on-line erabiltzen dituzten bitartekoekin: begiratu aplikazioak, taldeak eta mezuak (egokiak, arduratsuak eta errespetuzkoak diren bermatu behar dugu).
  • KIVA ikastola gara, hemen gaude eta, edozein gertaeraren aurrean, jarri harremanetan tutore edo irakaslearekin.

Gogoratu Zibereskubideak bermatzea guztion lana dela:

Zer dira Zibereskubideak - kultura digitala

Axular Lizeoko Elkarbizitza eta Zuzendaritza Taldeak