Parketarrak, umeentzako aisialdi-ekintzak euskaraz

Kartela Parketarrak

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Aieteko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu.

Horretarako, maiatzaren 11n, 18an 25ean eta ekainaren 1ean, jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira auzoko kaskoko Hiru damatxo Plazan.

Hauek dira burutuko diren bi programak:

  • ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat..
  • TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Eguraldi txarrarekin bi ekintzak aterpean egingo dira.

Anima zaitezte!