San Sebastian eguna dator!

Argazkia Danborrada

Ostiralean, urtarrilak 16, hainbat danborrada izango dugu ikastolan eta auzoan zehar:

  • Haur Hezkuntzako umeek ikastolan bertan ospatuko dute 15:15etik aurrera gurasoen bisitarekin.
  • Lehen Hezkuntzakoek ikastolatik irten eta Etxadin ibiliko dira danborrak jotzen 15:15etik aurrera.
  • 16:30etan danborrada ofizialeko umeek eta Batxiler 1eko boluntarioek danborrada joko dute Matia Fundazioan.

San Sebastian egunean, ohi denez, Axularrek bi danborrada ofizial izango ditu:

  • Umeena goizean udaletxetik irtengo dena.
  • Helduena ikastolatik 17:00etan atera eta Aiete auzoa alaituko duena.

Ikastolako danborradek informazio gehiago (historia, uniformeak, argazkiak...) nahi baduzu, klikatu hemen.

Matiarekin batera garatzen ari garen belaunaldien arteko boluntariotza-programaz gehiago jakiteko, sakatu esteka hau.