Segurtasun digitalaz hitzaldia Guraso Eskolan

Segurtasun digitala

Guraso Eskolako aurtengo ekitaldien artean, otsailaren 5ean, 17:05-19:00, ikastolako areto nagusian segurtasun digitalaz hitzaldia izango da. Hizlaria Rakel Gamito izango da, EHUko irakaslea, IKT eta konpetentzia digitaletan aditua eta UEUko pedagogia-arduraduna.

Hitzaldia Ikastolen Elkartearen eskutik ikastolako irakasle eta ikasleok segurtasun-digitalaz burutzen ari garen ekintzen artean kokatzen da.

Zure asistentzia egiaztatzeko, bidali mezu bat ​E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta-helbidera partaide-kopurua zehaztuz, mesedez.