DBH 1-BATX 2 arteko ikasleek martxoan zehar sexu-heziketako saioak jaso zituzten Sexune bulegoaren eskutik eta familientzat informazio saio bat antolatu dugu datorren guraso eskolan. Aurrera eramandako programaren inguruko informazioa partekatuko da eta familiek izan ditzakezuen zalantzak argitzeko balio izatea da asmoa.
Data: Apirilak 16, osteguna, 16:45-18:15.
Lekua: Ikastolako 2. solairuan.
Bertaratu nahi bazarete, bete ezazue galdetegi hau, mesedez.
Anima zaitezte!