Sexu-heziketaren inguruko Guraso Eskola saioa

Sexu-heziketaren inguruko Guraso Eskola saioa

Martxoaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 16:45tan Guraso Eskolaren saio berri bat izango dugu ikastolako goiko solairuan.

Oraingoan, Emaize elkarteak aste hauetan DBHko eta BATXILERGOKO ikasleei eskaintzen ari den sexu-hezkuntzako programari buruzko saio bat egingo da. Saio honetan, landu diren edukien berri emango da, baita ikasleek izan dituzten zalantzen inguruan hitz egingo da.

Prestakuntza-saioak DBHn eta Batxilergoan egin diren arren, familia guztiak gonbidatuta zaudete saio honetara.

Guraso eskolan parte hartu nahi baduzu bete inprimaki hau, mesedez, martxoaren 10a baino lehen.

Azken urteotako hitzaldien laburpenak hemen kontsulta ditzakezu.