TANTA txartelak

TANTA txartelak

Euskal Herriko ikastoleei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoaren hirugarren ekitaldia abian jarri da. Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, ikastolok Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez burutzen dena.

TANTA txartelak jada eskuragarri dira ekimenarekin bat egiten duten denda, elkarte eta tabernetan eta Axularren ere lortzeko aukera duzue. Bost euroren truke eskuratu ahal izango dira txartel hauek eta bildutako elkartasunaren zati bat herritarrei itzultzeko, 60.000 euroko sariaren zozketa 2022ko ekainaren 24ean egingo da notario aurrean.

Ekimenean lagundu nahi baduzue, INIKAren bidez familioi bidaliko zaizuen mezuari erantzunez. Adierazi TANTA txartel kopurua eta zuen seme-alaben bitartez etxera bidaliko dizkizuegu diru-kopurua kontu korrontez kargatuz.

Anima zaitezte, merezi du-eta!