Tratu onen inguruko kongresua

Bloga

Axularreko familia batzuek, ikastolako zuzendariarekin batera, tratu onak, atxikimendu, trauma, garapen eta erresilientzia gaien inguruko kongresuari hasiera eman dion ekitaldian parte hartu dute. Bertan, ikasle eta gurasoek umearen garapenean garrantzia duten hainbat eragile eta faktorez hausnartu eta iritziak trukatu dituzte.

Horrekin batera, gure zuzendaria, ikastola osatzen dugunontzat tratu onen kontzeptuak duen garrantziaz aritu da.

Kongresuan mundu mailan ezaguna den Jorge Barudy neuropsikiatra eta 300 aditu baina gehiago bildu dira.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu José Luis Gonzalori, bere taldea osatzen dutenei eta, noski, parte hartu duten ikastolako familiei ere.

Antolatzaileen bloga ezagutzera animatzen zaituztegu.