Tximeletak aste santuan umeentzako jarduerak antolatu ditu

Argazkian Tximeleta Klubaren tailer bat

Urtero bezala, Tximeleta Klubak umeentzako jarduerak antolatu ditu aste santuan primeran pasa dezatela.

Hiru adin-talde izango dira: 2-3, 4-6 eta 7-12. Jarduerak apirilaren 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21ean egingo dira. Gurasoek egun soltea, 3 eguneko astea (10, 11 eta 12) edo 4 eguneko astea (18, 19, 20 eta 21) aukera dezakete goizeko 8:30etatik 13:30ak arte. Nahi izanez gero, 4 urtetik gorakoentzat bazkaltzeko zerbitzua ere egongo da 15:00ak arte.

Informazio zehatzagoa dokumentu honetan