"Whatsapp ez da umeen kontua" hitzaldia Guraso Eskolan

Image by Andi Graf from Pixabay

Azaroaren 3an, asteazkena, 18:00etan, pedagogo eta teknologia berrietan aditua den Mertxe Gordillok "Whatsapp ez da umeen kontua" hitzaldia eskainiko du Guraso Eskolan.

Mugikorra eduki baino lehen Whatsapp badaukate. Batzuetan ondo eta bestetan ez hain ondo erabiltzen ikusten gaituzte...
Badakigu jakin umeen kontua ez dela. Hala ere, egunero eta (ia) edozertarako erabiliko dutenez, Whatsapp adinaren arabera ondo erabiltzeko gakoak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

Hitzaldia bideokonferentziaz egingo da. Sartzeko esteka hau erabili behar duzu.