Zaintza-zerbitzu berria

Irudian ikasgela bat

Hurrengo azaroaren 2tik aurrera Axularren zaintza-zerbitzu berria martxan jarriko dugu. 8:00 eta 9:00ak bitartean ikasle kopuru nahiko handia ikastolako eraikinetan ibiltzen da eta, hainbat familiak azkenengo urtetan egindako eskaera izanda, aurtengo ikasturtetik aurrera aukera hori eskeiniko dugu.

ZEHAZTASUNAK

  • Zaintza-zerbitzua ikastolako gela batean emango da.
  • Bertan, zaintzarako monitorea egongo da 8:00-8:55 bitartean.
  • Zaintza-gelan harrera 8:00-8:30 bitartean izango da. Ordu horretatik aurrera ezingo da umerik onartu.
  • Zerbitzua Lehen Hezkuntzako 2 eta DBH 2 bitarteko ikasleentzat izango da.
  • Gelan etxeko lanak, irakurketa eta bestelakoak egingo dira.

Prezioa: 20€/hileko

OHARRA: Zerbitzuan izena emateko bidal ezazue email bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.