Zuhaizti Inmobiliariak gure talde teknologikoei laguntzen die

Overclock Taldearen argazkia

Iaz bezala, aurtengoan ere, Zarauzko ZUHAIZTI INMOBILIARIAk gure Talde Teknologikoei lagunduko die. Overclock eta Cansat taldeek bidaiak aurrera atera eta material teknologikoa erosteko Axular Lizeoarekin lotura zuzena duen enpresa honen laguntza jasoko dute.

Axularreko hezkuntza-komunitateak ZUHAIZTI INMOBILIARIAri eskerrak eman nahi dizkio, gure hezkuntza-proiektua hasiera-hasieratik sustatzen egon baita. Axular Lizeoaren sorreran lagundu zuten eta gaur egun ere horrela jarraitzen dute.

Eskerrik asko #axularkide!

 

Zure enpresak ere gure proiektu batean lagundu nahi badu, jar zaitez gurekin harremanetan e-mail honen bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.