Gaur, urtarrilak 30, Bakearen eta Indarkeria Ezaren Eskola Eguna ospatzen dugu gure ikastolan. Egun honek bizikidetza baketsua, errespetua eta elkar zaintza balioan jartzeko aukera ematen digu.
Gure hezkuntza proiektuan pertsonen heziketa integrala funtsezkoa da, eta, horregatik, argi adierazi nahi dugu indarkeriazko edozein jokabide onartezina dela gure komunitatean. Pertsona guztiak babestea, entzutea eta zaintzea dugu helburu, etorkizuneko gizarte bidezkoago eta baketsuagoa eraikitzeko bidean.