Start Innova Summit

Ekitaldiaren kartela

Axular Lizeoko Cansat taldeak datorren martxoaren 6an EHUko Carlos Santamaria aretoan ospatuko den Start Innova Summit #educacion ekitaldian hartuko du parte.

Hezkuntza ekintzaletasun arrakasta kasuak aurkeztuko diren Discovery espazioaren barnean "Espaziora satelite bat lan taldean jaurtitzen" izenburua daraman hitzaldia emango dute gure ikasle eta proiektuaren arduradunek.

StartInnova-ko arduradunek gonbidatuta, lau ikastetxek parte hartuko dute Discovery atalaren aurkezle lanak eta, horren ondoren, egongo den mahai-inguruaren gidaritza gure zuzendaria den Aitor Uriondoren esku geratuko da.

Ekitaldian zehar hezkuntza ekintzailetzan eta berrikuntzan aditua den Antonia Broglia, ikaskuntzarako espazio berritzaileetan aditua den Silvia Sasot eta youtube Unicoos hezkuntza kanalaren sortzaile eta irakasle den David Calle entzuteko aukera izango dugu.

Informazio gehiago jakiteko lotura hau eta ekitaldiaren txostena hemen duzue.