Alkateak harrera egin die trukaketako ikasle bretoiei

Irudian Donostiako alkatea gure ikasle, irakasle eta lagun bretoiekin

Gure artean dauden Plésidy-ko Skolaj Diwan Bro Dreger ikastetxeko lagun bretoiei harrera egin die Eneko Goyak, Donostiako Alkateak.

DBH 3ko ikasleekin trukaketan ari diren ikasle bretoiak atzo iritsi ziren eta datorren astelehenera arte gure ikasleen familiekin biziko dira eta hainbat kultur eta aisialdi ekintza burutuko dituzte.

Ongi etorri, lagunok!