Apoyo Dravet eta Telmo Irureta gure ikasleekin

Argazkian Telmo Irureta

Telmo Irureta aktorearen eta Apoyo Dravet arduradunen bisita izan dugu ikastolan. Zumaitar aktoreak bere bizitzari buruzko ekarpen asko hurbildu zizkien gure ikasleei. Gaitasun larria izateak ez du bere jakin nahia gelditu, ezta barne-barnetik darion energia positiboa moteldu ere. Solasaldi benetan ederra izan dugu.

Eskerrik asko Telmo. Benetan eredua zara Axular Lizeoko ikasleentzat.

Bestetik, gure ikasle baten gurasoa den Luismi Aras eta bere lankidea den Anak gaixotasun arraroei buruzko aurkezpen benetan didaktikoa egin digute. Gaixotasun horien zergati, etorkizun, ikerketa eta bestelakoei buruz hitz egin dute gure ikasleekin.

Txalotzekoa gure gazteen jarrera. Eskerrik asko "Apoyo Dravet".