Atzerriko egonaldietarako laguntza

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloko eta Batxilergoko ikasleentzat atzerrian alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdia kaleratu du.

Laguntza hori eskatzeko aginduan adierazitako ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Beranduenez 2014an bete behar dituzte 19 urte
  • Eskatzen den plazari dagokion edo dagozkion hizkuntzak ikasiak izan behar ditu eskaera-dataren aurreko bi urteetan, eta ikasketa horrek, azken urtean, funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egina izan behar du.
  • Epe-barruan egin behar du plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena.
  • Aurreko ikasturtean 6 puntuko gutxieneko nota lortu behar da eskatutako hizkuntzan/hizkuntzatan, eta 15 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu behar da aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
  • Aurreko urteetan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazetan, zehazki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deitutakoetan parte hartu ez izana, salbu eta Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.

Interesatuek eskaera Interneten bidez http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo www.ikasle.net helbideetako BEKAK, UNIBERTSITATEZ KANPOKO IKASLEAK atalean bete eta ikastolako idazkaritzan entregatu beharko du aita, ama edo legezko tutoreak izenpetuta eta NA edo pasaportearen kopiarekin batera. Epea azaroaren 20an amaituko da.