DBH3ko ikasleak gara eta aste hauetan zehar proiektu baten bueltan lanean aritu gara. Proiektu honi bukaera emateko Zaporeak Gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean aritu gara kanpaina bat egiteko.Beraien helburua gosea duten edo janari falta duten pertsonei laguntzea da. Zaporeak elkartearen proiektu nagusia Lesbosen dago, Grezian.
Zaporeak erakundea laguntzeko hainbat gauza proposatu ditugu:
- Gaur arratsaldetik aurrera ikastolako 3. solairuan erakundeari buruzko argazki erakusketa bat egongo da ikusgai, arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara. Erakusketa hurrengo ostiralean amaituko da.
- Gaur geletatik pasa gara Zaporeak erakundeak egiten duen lana aurkeztu eta janari bilketa egingo dela jakinarazteko. HH2-tik Batxi 2-ra proposatu dugu bilketa. Gaurtik aurrera edozein egunetan ekarri daiteke janaria hurrengo asteazkenera arte (azaroak 5 barne). Lortzen dugun janaria Zaporeak erakundeari emango diogu beraiei laguntzeko.
Oso garrantzitsua da guretzat zuen kolaborazioa, asko eskertuko genuke zerbait ekartzea. Janaria ekartzea erabakitzen duten familientzat hauek dira proposamen batzuk:
- Arroza
- Pasta
- Olioa
- Kontserbak ( garbantzuak…)
- Lekaleak
- Tomatea
- …
Erakundeari buruzko informazio gehiago ikusi nahi baduzue hemen duzue guk sortutako webgunearen esteka: Zaporeak kanpaina. Zuen laguntza asko eskertuko genuke eta oso baliagarria izango da.
Mila esker
DBH3ko Ikasleak