Axularreko Olinpiar Jokoen edizio berria: Erroma VS Grezia

Axularreko Olinpiar Jokoen edizio berria: Erroma VS Grezia

DBH 4. mailako ikasleek Axular Ikastolako Olinpiar Jokoen edizio berri bat ospatu dute, gure ikastolan jada ohiko bihurtu den hitzordua. Aurten, jardunaldia Erroma eta Grezia zaharren giroan egin da: ikasleak bi taldetan banatuta egon dira eta, proba fisikoetan lehiatzeaz gain, bi zibilizazio horiek irudikatu dituzte, jantzi eta antzezpen bereziekin.

LH 3,4,5 eta 6. maila arteko ikasleak ikusle gisa bertaratu dira, pankartak eta abestiekin bi taldeak gogotsu animatuz. Emozioz, historiaren ikaskuntzaz, kirolaz eta elkarbizitzaz betetako jardunaldia izan da.