Cansat lehiaketa

Irudian cansat lehiaketako logoa

Axular Lizeoko sei ikaslek osaturiko talde batek sateliteak egiteko Espainiako “cansat” lehiaketan parte hartzeko gonbidapena jaso du. Europako espaziorako agentziak (ESA) bultzaturik, datorren apirilaren azken aldera Zaragozan ospatuko den “Caesaraugusta” txapelketan parte hartuko dugu.

Erronka handia da. Freskagarri lata baten tamaina eta pisua duen satelite bat diseinatu eta eraiki ondoren, kilometro bateko altueratik botako dugu eta jausgailu batek eutsirik erortzen den artean bi misio burutu beharko ditu. Txapelketa horren talde garailea ESA-ko kide diren beste estatuetako txapeldunekin lehiatuko da.

Informazio gehiagorako www.cansat.es eta www.cansat.eu